Topaketa Erronkak minbiziari, neuropsikiatriari eta beste batzuei buruzko ikerketan. 2025eko maiatzaren 5an

Bilbo-Basurtu ESIko (Biobizkaia OII) Ikerketa eta Berrikuntza Unitateak, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak eta Bilboko Ingeniaritza Eskolak (UPV/EHU) topaketa bat antolatu dute minbiziari, neurologiari eta beste arlo batzuei buruzko ikerkuntzako 6 erronka estrategiko lantzeko.
Jardunaldi honen helburua ikerketa erronken inguruan diziplina arteko lankidetza eta konponbide berritzaileen garapena sustatzea izan da, lan ildo berriak bultzatzeko, lankidetza sareak sendotzeko eta ikerketa translazionalean aurrera egiteko.