Atzerriko egonaldietarako laguntza. Doktore-tesiaren proiektua.
Aintzane Beti Bilbo-Basurtuko ESIko (IIS Biocruces Bizkaia) erizainak eskuratu du Biocruces Bizkaia Osasun Ikerketa Institutuaren atzerriko egonaldietarako laguntzetako bat bere doktore-tesiaren proiektua garatzeko. Tesi horren izenburua hau da: “Conocimientos teórico-prácticos y actitudes de enfermería en relación a los aspectos éticos ante una parada cardiorrespiratoria intrahospitalaria a nivel trasncultural”. Doktorego-tesi horren zuzendariak dira Verónica Tíscar-González doktorea (Bilbo Basurtu ESI. IIS Biocruces Bizkaia), Joan Blanco-Blanco doktorea (Lleidako Unibertsitatea) eta Beverly Holland (Providence Holy Cross Medical Center, Kalifornia) doktorea.

Proiektuaren helburua da CAEPCR galdetegia (Tíscar et al 2018) AEBetako testuingurura eta American Heart Association (AHA) arauetara egokitzea.
Ikerketa-egonaldian zehar, Aintzane Betik ikerketaren landa-lana garatuko du, eta aukera izango du Kaliforniako hegoaldeko sei ospitaleen funtzionamendua bertatik bertara ezagutzeko.
Ustez, ikasteko aukera handia da, bai eta, aldi berean, Euskal Herrian garatutako ikerketa ikusarazteko ere.
