BibaKnow: “Medicamentos en ensayo clínico, ¿investigas en tu servicio?”

Bibaknow prestakuntza-pilula honetan azaldu da Basurtuko Unibertsitate Ospitalean sendagaiekin egiten diren saiakuntza klinikoak zertan dautzan. Saiakuntza horien helburua sendagai eraginkorragoak, seguruagoak eta albo-ondorio gutxiagokoak aurkitzea da.

Elixabete Ardanzak ikertzen segitzearen garrantzia azpimarratu du, “euren topera heldu garela uste dugun arren, oraindik geratzen zaizkigun patologia batzuetan estrategiak hobetu eta aldatu daitezkeela”.

Naroa Gómezek, bestalde, azaldu du sendagaiekin egindako saiakuntza kliniko baten faseak zertan dautzan, eta nabarmendu du sendagaiekin egindako saiakuntza klinikoak beste saiakuntza mota batzuekin alderatuta “nagusi” izaten segitzen dutela.

Saio osoa hemen ikus dezakezu