BibaKnow: Nursing Research Challenge, erizaintzako lidergoa

Online saio honetan azaldu da Nursing Research Challenge® proiektua zertan datzan, Bilbo-Basurtuko ESIa bere hedapena zelan egiten dabilen, 2023an lortutako mugarriak zeintzuk izan diren, bai eta abiarazitako proiektuak eta programak eta etorkizuneko pausoak ere.

Nursing Research Challenge® (NRC) proiektua Osakidetzaren proiektu korporatiboa da, Bilbo-Basurtuko ESIan sortua, sustatzen duena erakunde sanitarioen barruan erizaintzako langileen eskutik ikerketa eta berrikuntza bultzatzea, 6 ardatz estrategikotan oinarrituta: talentua antzematea, prestakuntza, ezagutza zabaltzea, diziplina askotariko eta zentro askotariko taldeen barruan erizaintzako ikerketa sustatzea, erizaintzako ikerketa sustatzeko eta pazientearen ikuspegia txertatzeko baliabideak.

Ekimen hau sakonago ezagutu gura baduzu, saio osoa hemen ikus dezakezu