BILBO-BASURTU ESIko FARMAZIA ZERBITZUA FINALISTA FHUTURA 2023/24 HACKATHONEAN
Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Farmazia Zerbitzuko kideak diren Eli Ardanza Aramburu eta Iker Elguezabal Ortuzar, I+G+Bko Unitateko Iñigo Alzaga Mansorekin batera, Bartzelona Health Huben egindako 2023/2024 Fhuturako Hackathonean finalista izan dira.
Fhutura berrikuntza-ziklo irekia da Ospitale Farmaziaren esparruan, eta sektorean eragin nabarmena duten proiektu berritzaileak sortzea eta bizkortzea du helburu. Berrikuntza Batzordeak hautatutako sei ideia berritzailerik onenek hiru egunez parte hartu zuten Hackathonen, eta bertan garatu zituzten beren prototipoa eta pitch-a, Espainiako hainbat profil eta tokitako adituen eta aholkularien laguntzarekin, Health Revolution Congressen aurkeztu aurretik.
Eli Ardanza Aramburuk eta Iker Elguezabal Ortuzarrek aurkeztu zuten proiektua: Preskripzio Medikoa Estratifikatzeko eta Baliozkotzeko Sistema. Horren bidez, komunitate antolatzaileak proposatutako erronketako bati heldu zioten: Ospitaleko Farmazia Zerbitzuaren barne-kudeaketa hobetzea. Gure farmazialariek euren esperientzia beste lankideekin kontrastatzeko aukera izan zuten, eta ospitaleko agindu mediko guztiak baliozkotzeko prozesua bizkortzeko beharra azaldu zuten, arazo hori Estatuko gainerako Ospitaleko farmazia-zerbitzuetan ere gertatzen dela ohartuta. Ondorioztatu zuten gaur egungo tresna informatikoek ospitaleko farmaziak egiten duen asistentzia-prozesua eguneratzea eskatzen dutela.