Bilbo-Basurtuko ESIak Bottom Up proiektuak aurkezteko epea ireki duela, 2025ko iraliaren 16tik urriaren13ra, hain zuzen ere

Jakinarazten dizugu Bilbo-Basurtuko ESIak Bottom Up proiektuak aurkezteko epea ireki duela, 2025ko iraliaren 16tik urriaren13ra, hain zuzen ere

 

Bottom Up proiektuak hobekuntza-proiektuak dira, eta ESIko langileek proposatutako hobekuntza-ekimenetatik sortzen dira. Ekimen horiek Bottom Up Proiektu bihur daitezke, zenbait baldintza betez baliozkotu ondoren. Helburu gisa, ESIak Osasun Sailarekin sinatzen duen Urteko Programa Kontratuan sartuko dira.

 

 

Irugarren urtez, Bilbo-Basurtuko ESIak laguntza ekonomikoen erregimen bat txertatu du proiektu horiek sustatzeko eta arrakastaz garatu eta burutu daitezen errazteko.

 

 

Horregatik, animatzen zaitugu, bai zu, bai zure unitatean edo/eta zerbitzuan lan egiten duzuen pertsonak, hobekuntza-ekimen horiek helarazteko guri, gure herritarrei ematen diegun arretaren kalitatea hobe baitezakete.

 

Gure Intraneten prozesuari buruzko beharrezko informazio guztia duzu, baita bete beharreko inprimakiak ere. Esteka hemen

 

Edozein zalantza, argibide gehigarri edo laguntza behar izanez gero, jar zaitez harremanetan Estrategian Laguntzeko eta Osasun-emaitzak Hobetzeko Unitatearekin (Tel. 85 62 52)