DOKTORETZA TESIA. HARITZ ARRIZBALAGA. KARDIOLOGÍA ZERBITZUA
TESIAREN IZENBURUA: BIRPOLARIZAZIOAREN HETEROGENEOTASUNA BARNE HARTZEN DUTEN PARAMETRO ELEKTROKARDIOGRAFIKOEN ERABILGARRITASUNA ESKUMAKO BENTRIKULUKO ESTIMULAZIO APIKALAK ERAGINDAKO MIOKARDIOPATIAREN GARAPENAREN AURREIKUSPENEAN.
Gaur egungo taupada markagailu modalitaterik ohikoena eskumako bentrikuluko estimulazio apikala (EBEA) da, nahiz eta berau estimulazioak eragindako miokardiopatia (EEB) garatzeko arrisku-faktorea izan. Azken hau identifikatzeko ezagutzen diren arrisku-faktoreek ez dute lortzen arriskuan dagoen paziente oro garaiz antzematerik, hori dela eta, EEB prebenitzeko eta tratatzeko arrisku-faktore berriak zehaztu behar dira. Egungo arrisku-faktore elektrokardiografikoak despolarizazio prozesuan soilik oinarritzen dira (QRSaren iraupenean), birpolarizazio prozesua zein haren heterogeneotasuna barne hartzen duten beste parametro batzuk alde batera utzita eta beraz, gaur egun, azken hauen baliagarritasuna ezezaguna da.
Testuinguru honetan, ikerketa epidemiologiko kliniko behatzaile prospektibo bat burutu zen Basurtuko Unibertsitate Ospitalean, kardiopatia ezagunik gabeko 72 pazientez osaturiko kohorte bat 12 hilabetez jarraituz.
Emaitzek aditzera eman zutenez, berezko QTc tartearen dispertsio-maila, berezko QRS-T angelua, estimulatutako QTc tartea, berezko eta estimulatutako QTaren dispertsioaren arteko aldaketa eta berezko eta estimulatutako QRS-T angeluaren arteko aldaketa kardiopatiarik gabeko populazio batean EEBaren garapenarekin modu independentean lotuta daude. Gainera, parametro hauek EEBa garatzeko arriskuaren aurreikusle baliagarriak direla ere erakutsi zuen ikerketak. Honela, gure lanak alde batetik etorkizunean EEBa garatzeko arriskuan dauden pazienteen identifikaziorako espezifikotasun eta aurreikuspen-balio negatibo handiko iragarpen-ereduak (score-ak) sortzeko aukera zabaltzeaz gain, EBEAren ondoriozko EEBan diastolearen asaldurak duen eraginari buruzko informazio berria ere eskaintzen du.
DOKTOREGOA: | HARITZ ARRIZABALAGA AROSTEGI | |
ZUZENDARIAK: | LARRAITZ GAZTAÑAGA ARANTZAMENDI DOKTOREA
JOSÉ MIGUEL ORMAETXE MERODIO DOKTOREA |
|