Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak profesional sanitarioak prestatzeko beka eta laguntzen deialdia egin du
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak osasun arloko profesionalak prestatzeko beka eta laguntzen deialdia egin du aurten ere, 2025. urterako. Eskabideak gaurtik (irailak 16) aurrera eta hilabeteko epean aurkeztu ahal izango dira www.euskadi.eus webgunean, gaur EHAAn argitaratu ondoren.
Osasun Sailaren helburuetako bat da osasun-zerbitzuen kalitatea hobetzea osasun-arloko kolektiboari prestakuntza handiagoa emanez, eta epe ertain eta luzeko estrategia bat planteatu du, euskal osasun-sistemako langileen gaikuntza handitzeko beren lanbide-jardunean.
Laguntza horiek jaso ahal izango dituzte unibertsitate-titulua duten pertsona fisikoek, Euskadin erroldatuta badaude gutxienez urtebete lehenagotik, eta egoiliar prestakuntzarik egiten ez badute. Diruz lagunduko dira, besteak beste, ostatu-gastuak, matrikula eta ikasteko materiala, bidaiak eta mantenua. Beka edo laguntza bakoitza, guztira, ezin izango da hilean 1.500 eurotik gorakoa izan, eta gehienez ere urtebeterako emango da, prestakuntza-jarduera luzeagoa izan arren.
Informazio gehiago gure intranetean
