PROIEKTU HAU ABIARAZTEA: USO CLÍNICO APLICADOR DE BRAQUITERAPIA PERSONALIZADO FABRICADO POR IMPRESIÓN 3D

Ikertzaile nagusia: Bitor Barrondo Azcorra. Basurtuko Unibertsitate Ospitalea.

Brakiterapia deritzon tratamendu erradioterapikoaren modalitatea noraezekoa da tumore ginekologikoen tratamenduan, zeinetan aldi baterako edo modu iraunkorrean iturri erradiaktiboak ipintzen diren, pazientearen barruan edo kontaktuan, tumorean irradiazio-dosi handiak emateko. Horretarako, merkatuan gailu batzuk daude, ehuneko handi batean onartzeko moduko egokitzapenak dituztenak. Hala ere, kasu isolatuak daude, hala zelan errezidibak, pazientearen anatomia ezohikoa edo ohiz kanpoko tumore-zabalpenak, non egokitzapen horiek argiro hobetu daitezkeen.

Kasu horiei irtenbidea ematearren, lankidetzan hasi dira Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Onkologia Erradioterapikoko Zerbitzuko Brakiterapia-atala eta 3D inprimaketako BioBizkaia laborategia. Lankidetza horren ondorioz, “USO CLÍNICO APLICADOR DE BRAQUITERAPIA PERSONALIZADO FABRICADO POR IMPRESIÓN 3D” berrikuntza-proiektua hasi da, IIS Biobizkaiaren 2023. deialdian onartu eta finantzatua, kasu kliniko jakin bakoitzeko tumorera eta anatomia partikularrera egokitutako aplikatzaile pertsonalizatuak diseinatu eta fabrikatzeko, horrela, tratamenduaren geometria albait onena izan dadin, pazientearen trauma albait txikiena izan dadin −iturri erradioaktiboak sartzeko bide gutxiago behar direnez−, eta tratamenduaren segurtasuna handitu dadin, irradiazioaren ibilbidea gehiago kontrolatzen da eta.

 

Proiektua, gaur egun, lehenengo fase aurrekliniko batean dago, non prototipo-aplikagailua eta manikia fabrikatu diren, materialak probatzeko eta brakiterapiaren tratamendu albait onenaren plana fidagarritasunez erreproduzitu daitekeela egiaztatzeko. Onarpen aurreklinikoaren lehenengo fase hori amaitu ostean, asmoa dago gailu horiek paziente errealarekin erabiltzen hasteko, Euskadiko MIEBek onartutako etorkizuneko azterketa kliniko baten barruan.