Urologia Zerbitzuak laguntza lortu du 3D inprimaketako giltzurrun-tumoreei buruzko bere ikerketa-proiekturako
HIRUdREN proiektuak, Urologia Zerbitzua buru duenak, laguntza jaso du Biobizkaia Osasun Ikerketa Institutuaren 2023 berrikuntza-proiektuen deialdian. 3D inprimaketa erabiliko da nefrektomia partzial robotikoari heltzea eta garapena baloratzeko.
HIRUdREN: Docencia para tumores renales con impresión 3D proiektuaren helburu nagusia da aztertzea giltzurrun-neoplasien ezaugarri anatomiko kirurgiko garrantzitsuenak interpretatzeko 3D inprimaketa noraino den egokia, bai eta kirurgiaren plangintzan duten eragina ere. Horretarako, nefrektomia partzial robotikoaren plangintza kirurgikoaren azterketa prospektibo bat egiten dabiltza, teknikak izan ditzakeen aldaketak azterturik, planifikatu den irudiaren arabera (2D tomografia, 3D tomografia eta 3D inprimaketa) eta kirurgia horretako prestakuntzan izan duen inplikazioaren arabera. Hau da, Ana Loizagak, Urologia Zerbitzuko Atalburuak nabarmendu duenez, tumorearen tamaina zein egitura baskularrekin eta iraitz-sistemarekin duen erlazioa 3D formatuan inprimaturik baloratuko dituzte kasu kliniko bakoitzean erabiliko den teknika kirurgikoaren lanketa eta garapena.
Proiektu hau 2024ko martxoan hasi zen, eta nefrektomia partzial baten bidez tratatu daitezkeen giltzurrun-tumoreei aplikatzen zaie, urtean 50 inguru. Teknika kirurgiko hau aukeratzen da baldin giltzurrunetako tumoreetan kirurgia kontserbatzailea egitea badago. Zehazki, giltzurrun-arteria ahalik eta modurik selektiboenean (30 minutu baino gutxiagoz) klapatzen duen teknika kirurgiko bat da, giltzurrun-funtzioa ahalik eta gutxien kaltetzeko. Denbora horretan, tumore-zatiketa egin behar da; horregatik, beharrezkoa da plangintza kirurgiko zehatza egitea.
Loizagak dioenez, abiarazteak diagnostiko erradiologikoa hobetzea ahalbidetuko du, baita giltzurruneko erlazio anatomikoak ezagutzea, kirurgia planifikatzea eta 3D inprimaketari eta kirurgia konplexuetako trebetasun kirurgikoei buruzko ezagutzak eskuratzea ere. Eta gehitzen du ezen, horrela, mediku eta egoiliarren ikaskuntza-kurba txikiagotuko dute, eta langile horiek pazienteekin komunikatzeko dituzten trebetasunak hobetuko, ze aukera terapeutikoak modu errealistagoan eta bisualagoan erakusteko aukera emango die.
Arlo horretan ezagutzen eskuratzea errazteaz eta ikerketa- eta berrikuntza-kultura handitzeaz gain, proiektuak beste abantaila batzuk ere badakartza, zeinen artean efizientzia kirurgikoa hobetzea gailentzen den, zeren denbora kirurgikoak laburtu, konplikazioak gutxitu, emaitza onkologikoak hobetu eta oso prebalenteak diren beste patologia urologiko batzuetan aplikatzeko aukera hobetzen diren, hala zelan prostatako minbizian edo giltzurrun-litiasian. Era berean, giltzurrunetako minbizi organokonfinatuaren morbihilkortasuna eta biziraupena gutxitzen ditu, kasu bakoitzerako kirurgia-teknika onenaren aukeraketa indibidualizatua hobetzen du eta.
Proiektuan Erradiodiagnostiko Zerbitzuak, Bilbo-Basurtuko ESIko Ikerketa Unitateak eta Biobizkaia OIIko 3D Plataformak parte hartu dute. Eta gauzatu ahal izateko, Bilbo-Basurtuko ESIko Ikerketarako Batzorde Etikoak eta EAEko Ikerketarako Batzorde Etikoak onartu dute.

