I+G+b unitatetik gogorarazten dugu urtebete igaro dela berrikuntza teknikariak bere kargua hartu zuenetik
Duela urtebete sartu zen Bilbo-Basurtu ESIko I+G+b Unitatean Maite Zabala, Biocruces Bizkaia OIren Berrikuntza Plataformako berrikuntza-teknikaria.

Bere funtzio nagusia osasun-arloko profesionalei berrikuntzaren arloan laguntzea da. Berrikuntza hainbat motatakoa izan daiteke, eta guztiek balio erantsia eman diezaiokete egungo egoerari. Biocruces Bizkaia OIIak definitutako berrikuntza-ildo nagusiak honako hauek dira: Osasun aktiboa, diagnostikoa eta tratamendua, azaleratzen ari diren teknologiak, osasun-emaitzak, segurtasun klinikoa eta giza faktorea.
BB ESIko profesionalen ideiak bideratzeko aholkularitza ematea da unitatearen alderdi garrantzitsuenetako bat. Horretarako, nabarmentzekoa da profesionalen eskura hainbat bide daudela. Lehenik eta behin, ESIaren intranet bidez berrikuntzaren atalean sartzen den ideien formularioa. Bestalde, Berrikuntza Plataformaren atalean Biocruces Bizkaia OIren webgunean eta, azkenik, Parte Hartu atari korporatiboaren bidez.
I+G+b Unitateak, Berrikuntza Plataformarekin lankidetzan, berrikuntza kudeatzen du, ideia berritzaileen sorrera sustatuz, ideia horiek balioa eman diezaieketen I+G+Bko proiektu bihurtuz, profesionalen ezagutza babestuz eta ustiatuz, zaintza- eta aurreikuspen-jarduerak dinamizatuz, eta erakundearekiko transferentzia teknologikoa kudeatuz BIOEFen bitartez.
Osasun-arloko profesionalen bat berrikuntza-proiektu bat edo merkatu-ikuspegiko ikerketa bat garatzen ari bada, I+G+Bko unitateak jabetza intelektuala babesteko deia egiten du. Kongresu bateko komunikazio batek, doktorego-tesi bat irakurtzeak edo aldizkari batean argitaratzeak berritasunaren baldintza ez betetzea ekarriko luke. Patente-eskaera aurkeztu ondoren, asmakizunaren edukia aldizkari zientifikoetan argitaratu eta beste bide batzuetatik zabaldu ahal izango da, eman arte itxaron beharrik gabe.
Jarri harremanetan Berrikuntza Unitatearekin eta prozesuan lagunduko dizugu
